11
May
09

ONGI ETORRI GURE WEB GUNE BERRIRA!!

Ondo dakizuenez, gure web gune berria martxan dago. Orain badaukazue aukera; alde batetik, gure blogean parte hartzeko; eta bestetik, Bilbon gertatuko diren ekitaldi guztien berri jakiteko. Aprobetxa ezazu aukera!!


Ulibarri euskaltegiak Bilboko Udalarekin batera helduentzako zein adinekoentzako programa berritzailea martxan jarri dugula jakinarazi nahi dizuegu, ‘MINTZAKIDE programa’, hain zuzen ere. Programaren lehenengo edizio hau apirilean hasi eta ekainean amaituko da’MINTZAKIDE programa’-ren helburua hau da: Bilbon euskararen erabilera bultzatzea, baita euskaldunen arteko harremanak sortzea eta eustea ere; azken finean, euskara Bilbon bizirik izatea. Asmo handiko helburu horretantxe koka dezakegu programa berritzaile hau. Oraingoan, era berri batean. Programa osagarri honen bidez euskaraz dakitenei hiztun izateko pausoa erraztuko diegu. ‘MINTZAKIDE programa’ zertan datza?Lehenengo eta behin argitu nahi dugu programa berri honen helburua ez dela euskara eskolak ematea; aitzitik, helburua da euskararen oinarrizko ezagupenak dituzten pertsonei, era errazean, erlaxatuan eta ahalik eta errealenean euskara BIKOTEKA praktikatu eta erabiltzeko aukerak ematea.Programa hau mintzakide boluntarioaren eskarmentuan oinarrituko da. Hala, euskal hiztun boluntarioek denbora tarte bat eskainiko diote euskara modu egokian erabili edo hobetu nahi duenari. Beraz, euskara sendotu nahi duten pertsona helduei begirakoa da.
Ulibarri Euskaltegiak Bilboko Udalarekin batera helduentzako zein adinekoentzako programa berritzaileamartxan jarri dugula jakinarazi nahi dizuegu, ‘MINTZAKIDE programa’, hain zuzen ere. Programaren lehenengo edizio hau apirilean hasi eta ekainean amaituko da

‘MINTZAKIDE programa’-ren helburua hau da: Bilbon euskararen erabilera bultzatzea, baita euskaldunen arteko harremanak sortzea eta eustea ere; azken finean, euskara Bilbon bizirik izatea. Asmo handiko helburu horretantxe koka dezakegu programa berritzaile hau. Oraingoan, era berri batean. Programa osagarri honen bidez euskaraz dakitenei hiztun izateko pausoa erraztuko diegu.
‘MINTZAKIDE programa’ zertan datza?
Lehenengo eta behin argitu nahi dugu programa berri honen helburua ez dela euskara eskolak ematea; aitzitik, helburua da euskararen oinarrizko ezagupenak dituzten pertsonei, era errazean, erlaxatuan eta ahalik eta errealenean euskara BIKOTEKA praktikatu eta erabiltzeko aukerak ematea.

Programa hau mintzakide boluntarioaren eskarmentuan oinarrituko da. Hala, euskal hiztun boluntarioek denbora tarte bat eskainiko diote euskara modu egokian erabili edo hobetu nahi duenari. Beraz, euskara sendotu nahi duten pertsona helduei begirakoa da.

Informazio gehiagorako: www.mintzakide.org


5 Respuestas a “ONGI ETORRI GURE WEB GUNE BERRIRA!!”


  1. 1 Ondategi
    2009/05/13 a las 11:06

    KAIXO! Nire esperientzia mintzakide programan primerakoa izaten ari da. Boluntario gisa bi mintzakide ditut, euskara oinarria dutela baina norekin hitz egiterik ez. Ez daukagu inolako arazorik edonoloko gaiei buruz mintzatzeko eta nahiz eta astean behin soilik geratu, ( hori bai, ordu bat baino gehiago egoten gara, berehala pasatzen baitzaigu denbora)euskaraz pentsatzen hasiak direla ere esan didate eta horrek asko pozten nau. Niretzako oso arrunta dena, gurasoak eta lagun batzuk euskaldunak ditudanez, ez nintzen konturatzen batzuek ikasten dutena ezin dutela praktikatu.

    • 2 mintzakide
      2009/05/19 a las 10:16

      Kaixo!!!
      Pozten nau benetan horrelako hitzak entzuteak. Hori baita, azken finean, Mintzakide egitasmoaren helburu negusiena: hitz eginez euskaraz pentsatzen hastea, hots, euskaraz bizitzea eta euskaraz gozatzea. Jarraitu horrela, zuon lana guztiz garrantzitsua da eta! Eutsi goiari!
      Irune

  2. 3 Iñigo
    2009/05/26 a las 22:08

    Kaixo,Mintzakide Programa barruan nago.
    Euskaldun berri naiz ( konturatuko zarete ) eta euskara ikasten urte pilla bat daramat.
    Klaseak amaitu eta gero beti giro erdaldun batean sartzen naiz.
    Ingleses ikasiko banu ingleses hitz egitea erresago izango luke.
    Aurten nere buruari esan diot: Euskara mintzatzeko gende euskalduna ezagutu behar dut!, eta Mintzakide Programa aurkitu dut.
    Posik nago eta euskara hitz egiteko oso aukera ona da. Noski, nere Mintzakidearen denbora eskertzekoa da
    Agur.

    • 4 mintzakide
      2009/06/08 a las 13:49

      Kaixo Iñigo!!

      Lehenengo eta behin, eskerrik asko zuk pentsatzen duzuna esateagatik. Oso pozik nago zuek izan duzuen harrerarekin. Hortaz, eskertzekoa da bai mintzakideen lana, baita boluntarioena ere. Segi aurrera eta ez etsitu! Ikusiko duzu nola euskara-maila aurreratzen duzun. Eskerri asko eta ondo ibili!


Escribe un comentario